Itsas energia berriztagarrien hainbat alorretan ospea duten profesionalek emandako mintegiak:

Itsas Berriztagarrietarako Adimen Artifiziala

Ponente:

Dr. Jaume Manero, Irakasle osagarria da Dalhousie Unibertsitatean

Adimen Artifizialak bilakaera handia izan du azken urteotan. Datu kantitate egituratu eta masiboak erabiliz aplikazio konplexu berri askotan sakoneko ikaskuntza teknika berriak garatzeak ateak ireki dizkie industria eta arlo zientifikoetako aplikazio berriei eta aurrerapenen eraldaketetarako.

Numerical Wave Tank Testing for Marine Renewable Energy Devices

Hizlaria:

Dr. Josh Davidson, Budapest Univ. of Technology and Economics, Dept. of Fluid Mechanics

MRE azpisistemen modelizazioaz eta inplementazioaz arituko da: hala nola amarratze sistemak, PTO eta Kontrola.

The development of the spar-buoy OWC wave energy converter at IST

Hizlaria:

Dr. João C. C. Henriques, Principal Investigator at Instituto de Engenharia Mecânica (IDMEC) and an Assistant Professor at IST Lisbon

Helburua da aurkeztea OWC spar-buoy teknologia, sortu zenetik gaur egungo egoerara arte. Buiaren diseinuari estu lotuta, aire turbina autoartezgailu berri bat garatu da, turbina birradial izenekoa.

Wave energy and coastal defence under climate change

Hizlaria:

Dr. Gregorio Iglesias, Prof. of the University College Cork, Ireland and principal investigator of MAREI

Aztertu egingo da olatu parkearen hedapena; hots, olatuen energia bihurgailuen (WEC) mantenimendua, helburu bikoitz batekin: karbonorik gabeko elektrizitatea sortzea eta itsasertza babestea uholdeetatik eta higaduratik.

Bihurketa elektrikoaren efizientzia. Hozte aurreratuko teknologiak

Hizlaria:

Dr. Jesús Esarte, NAITEC

Inbertsore elektrikoen efizientzia estuki lotuta dago gailu horiek hartzen duten tenperaturarekin. Zenbat eta txikiagoa elektronika, orduan eta konplexuagoa hoztea, eta hozte teknologia eraginkorragoak behar dira.

Datuen zientzia. Datuaren garrantzia

Hizlaria:

Dr. Angela Bernardini, NAITEC

Datuak informazioa dira, eta informazioa boterea da. Planetako datuen % 90tik gora azken bi urteetan bakarrik sortu dira. Dena dela, zer da garrantzitsuagoa: kantitatea ala kalitatea? Oro har, datuen zientzialariek beren denboraren zatirik handiena ematen dute datuak garbitzen. Webminar honek aztergai izango du datuen garrantzia eta datuen kalitatearen gakoak.

Sorkuntzako Aktiboen Kudeaketarekin lotutako ikuspegiak eta teknologiak: IoT, Edge Computing eta Digital Twin

Hizlaria:

Enrique Diaz Plaza. Business Development Executive – Aditua Aktiboen Kudeaketa Aurreratuan (IBM)

Saioak aztergai izango ditu Aktiboen Kudeaketaren oinarriak eta ikuspegiak, Sorkuntzari loturiko industria sektoreetan eta negozioan aplikatzen direnak. Hala, aurkeztu eta deskribatu egingo dira alor honetan erabiltzen diren teknologiak: IoT (Gauzen Internet), Edge Computing edo Digital Twin.

Eskaeraren Kudeaketa Adimenduna. Hedapena Berriztagarrien Sorkuntza Zenbatesteko Multzo Ereduen bitartez

Hizlaria:

Wolfram Rozas. Liderra Industria alorreko Soluzio Kognitiboetan, Energy & Utilities, IBM ILBD

Eskaeraren Kudeaketa paradigma berria deskribatuko dugu, 5 D-ek (Deskarbonizazioa, Demokratizazioa, Deszentralizazioa, Digitalizazioa eta Desregulazioa) sortu duten ziurgabetasun eta konplexutasun handiagoak baldintzatutako errealitatea. Sorkuntza Banatuaren kasuan, karga eta sorkuntza berriztagarria zenbatetsi beharko dira, microgrid-aren karga egoera zehazteko ondoren. Sorkuntza berriztagarriaren zenbatespena multzo eredu bat da (Batzorde Makinak/Adituen Nahastea), klima datuetan oinarritua.