RENOVABLES proiektuaren oinarrizko xedea da Euroeskualdeko bazkideen arteko harremanak indartzea, goi mailako garapen eta prestakuntza nukleo bat sortzeko itsas energia berriztagarrien alorrean, sektore estrategikoa dena Europa eta eskualde mailan. Hori egiteko, helburu hauek bete nahi dira: 

Analisia

Eskura dauden baliabideak bere baitan hartzen dituen dokumentua, baita beharrak, hutsuneak edo gaur egungo aukerak.

Sarean lan egitea

Sarean lan egitea, unibertsitate komunitatearen arteko lankidetza eta hartu-emanak sustatzea, baita eskualdeko industria eta gizartean ere.

Proposamenak

MARIE CURIE proiektu baten proposamen bat landu (2021-eko deialdian), baita INTERREG bat ere baloratu (2022-eko deialdian), bere baitan gizarte- eta ekonomia-agente nagusiak hartuz.

Truke programa

Egitarau eraginkor bat antolatu, pertsonal akademiko eta Hazkunde Urdinaren inguruko profesionalak, gizarte- eta ekonomia-agenteen arteko trukeak sustatzeko, zientzia eta teknologia uztartuz.