Eztabaida eta komunikazio foro gisa, itsas energia berriztagarriekin lotutako gai espezifiko eta zeharkakoei buruzkoak. Hiru eskualdeetako ordezkari banak gutxienez parte hartuko du, lehena izanik jardueraren koordinatzailea:

Korrosioaren aurkako babesa itsas haize sorgailuen plataformetan

Ikerketa indartzea korrosioaren aurkako babesari aplikatutako material eta soluzio nanoteknologikoen garapen berriaren gako gisa, metalezko eta hormigoizko offshore egituretarako anti-fouling propietateak barne.

Bazkideak: Tecnalia (Euskadi), NAITEC (Nafarroa), UPNA (Nafarroa).

Akats diagnosia itsas haize sorgailuetan AA+Droneen bidez

Adimen Artifiziala (AA) hedatzea eta sustatzea itsasoko haize sorgailuetan akats diagnosirako tresna gisa.

Bazkideak: NAITEC (Nafarroa), ALERION (Euskadi), ISC-NUP (Nafarroa), IMB-EDP eta INRIA-CARDAMOM (Akitania).

Egitura flotagarriak eta finkoak ainguratzeko teknologia berriak garatzea; Lurzoru azterlana

Itsas egituren ainguratze azterlanak. Amarratze sistemak dituzten egitura flotagarrien akoplatutako ereduak.

Bazkideak: IMB-EDP eta IMB-CARDAMOM (Akitania), UPV/EHU (Euskadi), INAMAT^2-NUP (Nafarroa).

Aurrerapenak itsas energien dispositiboetako simulazio aurreratuan

Offshore energia berriztagarrien dispositiboei aplikatutako hidrodinamika eta aerodinamika. Fenomenoen simulazioa (turbulentzia, overtopping, bortizitatea, etab.) CFD eta open source (OpenFoam) tresnen bidez.

Bazkideak: UPV/EHU (Euskadi), BCAM (Euskadi), IMB-EDP eta IMB-CARDAMOM (Akitania), CENER (Nafarroa), ISC-NUP (Nafarroa).

Euroeskualdeko energia politikak; 2030 sorkuntza estrategiak

Mugaz gaindiko politika publiko energetikoen azterketa lege, ekonomia eta gizarte ikuspegietatik, eta “Europako politika berrien eta GREEN DEALaren inpaktuaren analisia” izeneko jardunaldia.

Bazkideak: TRENT (Akitania), INARBE-NUP eta ISC-UPNA (Nafarroa), CENER (Navarra), UPV/EHU (Euskadi).

Hydrodynamics of Wave Energy Converters (HYWECs)

Eredu matematiko eta numeriko berriak garatzea WEC simulazioak egiteko sakonera txikiko uretan, baita olatu indartsuen efektu ez-linealen simulazioak ere.

Bazkideak: IMB-EDP eta IMB-CARDAMOM (Akitania), UPV/EHU (Euskadi), BCAM (Euskadi), NAITEC (Nafarroa).