EKARPENA EUROESKUALDEAREN PLAN ESTRATEGIKOA BETETZEARI

RENOVABLES proiektuaren ardatz egituratzaileak hezkuntza eta ingurumena dira, eta Euroeskualdeko herritarren inplikazio handia bilatzen du. Helburu nagusia da elkar ezagutza eta komunikazioa hobetzea hiru lurraldeetako enpresen eta ikerketa erakundeen artean, lehiakortasuna areagotzeko eta merkatu berriak irabazteko, baita kalitatezko unibertsitate prestakuntza ere, unibertsitateen eta I+G+b agenteen arteko lankidetzaren bidez, mugaz gaindiko mugikortasuna sustatuz offshore energia berriztagarriei emandako babesaren bidez (sei sektore gakoetako bat izanik azken hori).

Gainera, indartu egiten da mugaz gaindiko lurraldearen kohesio ekonomikoa eta soziala, agente teknologikoen eta negozio agenteen arteko lankidetza estrategikoen bitartez, euroeskualdearen plan estrategikoaren giltzarri dena. Ondorioz, sektorean oso beharrezkoa den balio kate bat sortzen da euroeskualde mailan, EUSKAMPUSekiko lankidetza biziaren bitartez, elkarlan estu bat ahalbidetuko duena Merkataritza Ganberen, sare tematikoen eta Klusterren artean. Egitasmoa erlazionatuta dago gizadiaren garapen ekonomiko eta sozialarekin, NBEk 2030erako ezarri dituen 17 Garapen Jasangarrirako Helburuetako (GJH) bat. GJH7 helburuak (energia eskuragarria eta ez-kutsatzailea), 13garrenarekin batera (klimaren aldeko ekintza), premiazko neurriak eskatzen ditu aurre egiteko Klima Aldaketari.

Zalantzarik gabe, eskualdeko enplegua handitzen lagunduko du eskulan defizita duen sektore honetan, mugaz gaindiko errealitateetara egokitutako eskaintza baten bidez, erantzun bat emateko kualifikazio handiko profesionalen eskari handiari, hainbat alorretan: prototipoen diseinua eta proba laborategitik itsaso zabalera, mantenimendu lanak, material berriak, babesa eta kontrola energia eolikoan zein olatu energian, baita RIS3 estrategiaren energia estrategikoetan ere, hazkunde ahalmen handi batekin oro har euroaren eremu osoan eta, bereziki, euroeskualdean. Energia berriztagarrien 2030erako inplementazio helburua izango da gutxienez kontsumo osoaren % 32ra iristea. Horri esker, Europar Batasunak urratsak egingo ditu deskarbonizaziorantz eta bere konpromisoak beteko ditu Pariseko Akordioen arabera. Jadanik nabari dira Covid-19aren pandemiak munduan eragiten ari den krisi ekonomikoaren ondorioak. Aurreikuspenen arabera, energia primarioaren munduko eskaera % 6,1 jaitsiko da 2020an, eta CO2 emisioak % 8 murriztuko dira.

Proiektuak munduan erreferente diren azpiegitura bereziak ditu, halako moldez, non sinergiak indartuko diren itsas energia berriztagarriei buruzko REM masterraren jardueren bidez (REM+ masterra gehitu behar zaio orain), ikasketa horietako ikasleek, mundu osoko hautagaien artean aukeratuak, Euroeskualdeko ikasleekin elkarrekin dezaten, kultura askotarikoekin bizikidetzan.

Azkenik, bermatu egingo dira aukera berdintasunaren eta genero diskriminaziorik ezaren printzipioak, eta kontuan izango da ere hizkuntza errealitatea (euskararen, gaztelaniaren eta frantsesaren erabilera).