MUGAZ GAINDIKO LANKIDETZAREN BALIO ERANTSIA

RENOVABLES egitasmoak Euroeskualdearen lurralde kohesioa indartzen du itsas energia berriztagarrien alorraren inguruan. Hiru eskualdeetako bazkideek eginkizun osagarriak dituzte, bazkideen elkar ezagutza eta komunikazioa areagotzeko, lehiakortasuna hobetzeari eta merkatu berriak zabaltzeari begira.

I+G+b-ri dagokionez, mugaz gaindiko lankidetza sustatzen da itsas energia berriztagarrietan, ikertzaileen masa kritikoa handitzeko, xedea izanik elkarrekin aurkeztea Europako proiektuen deialdietara.

Gizarte ikuspegitik, Euroeskualde barruko enpleguari dagokionez zehazki, erantzun egin nahi zaio offshore sektoreko profesionalen eskari handiari, arlo ugaritan: parke eolikoen kudeaketa, ekipoen fabrikazioa, bihurketa eta kontrol teknologia, eta nazioarteko garapen ekonomikoa offshorearen balio katearen barruan.

Hezkuntzaren alorrean, gure helburua da hiru lurraldeetako ikasleak eta irakasleak hiru unibertsitateetako programez baliatzea. Zehazki, UPV/EHU eta Euskampus ENLIGHT/European University Network aliantzaren barruan daude, Bordeleko Unibertsitatearekin eta beste sei unibertsitaterekin batera. Horrek errealitate bihurtzen du mugaz gaindiko unibertsitatea eta mugikortasuna, espezializazio eta curriculum esparru komun bat bultzatuko duena Europan, herritartasunaren eta lurralde kohesioaren desafio globalen aurrean.

Mugaz gaindiko harremanak estutzea itsas energia berriztagarrien nazioarteko masterraren (REM) eta Trantsizio Ekologikoaren Gobernantza eta Gai Publikoetan Aditua / Zuzenbide Komertzial Publikoa masterren bidez. Gainera, harremanak estutuko dira mugaz gaindiko TRANSMATH laborategiarekin eta, azkenik, lanbide heziketari dagokionez, hainbat ekintza egingo ditugu lankidetza sendo eta jasangarri bat garatzeko Euskadiko TKNIKA bezalako zentroekin, CPMR konferentzian aurkeztu zen moduan. Proiektua zabaltzeari begira, mugaz gaindiko ekitaldiak egingo dira; hala nola EUSKAMPUS Bordeaux eguna edo UHINAK bezalako mugaz gaindiko biltzarrak.

Proiektuak, halaber, babestu egin nahi ditu itsas energia berriztagarrien arloko Euroeskualdeko azpiegitura estrategiko bereziak: hala nola BIMEP eta MUTRIKU Euskadin, SEENEOH Akitanian edo CENER bera, Nafarroan.

Garapen ekonomikoaren eremuan, lankidetza sustatuko da hiru eskualdeetako Merkataritza Ganberen (BIHARTEAN), administrazioaren (SPRI Euskadin, Euroeskualdea Akitanian eta Sodena Nafarroan), itun teknologikoen (Innovalis Akitanian, Tecnalia Euskadin eta ADItech Nafarroan) eta kluster estrategikoen (Energia Klusterra Euskadin, Ener-Klusterra Nafarroan eta SYSNUM Klusterra Akitanian) artean. Horrek barne hartuko ditu ere hiru unibertsitate bazkideen transferentzia zerbitzuak (OTRI Euskadin eta Nafarroan eta SATT Akitanian).

RENOVABLES proiektuaren xedea da inkubagailuak sortzea ekonomia berri bat indartzeko Euroeskualdeko hazkunde urdinaren inguruan.

Azkenik, Euroeskualdeko hizkuntza ofizialen erabilera sustatuko da, baita haren kultura aniztasuna ere, kultura garapenean garrantzi handia duen gizarte balio gisa.