RENOVABLES
Energia berriztagarriak bultzatzea goI mailako offshore prestakuntzaren bidez,
Blue Economy-ren balio katearen barnean, sinergiak ezarriz Euroeskualdearen barruan.
Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeak (IPCC) adierazi du klima aldaketa fenomeno eztabaidaezin bat dela, atzera bueltarik gabeko ondorioak dituena. RENOVABLES proiektuaren helburua da lankidetza estrategikoa sustatzea Euroeskualdeko agente sozioekonomikoen artean, ekonomia urdina bultzatzeko Bizkaiko Golkoaren inguruan; kontuan izanik offshore energia berriztagarrien inplementazioa, zeinaren etorkizun handiko garapena, “blue economy” izenekoa, ardatz estrategiko bat den, aintzat harturik gainera haren balio kate handia, Euskadiren kasuan. Sinergiak bultzatu nahi dira, goi mailako mugaz gaindiko prestakuntza sare baten bidez, potentzial energetiko handikoa. Haren helburua izango da erreferentziazko gune traktore bihurtzea, Euroeskualdearen itsas alorrean, klimatikoki neutroa izango den Europa baten testuinguruan.
Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak nabarmendu bezala, hazkunde urdinak soilik egingo du aurrera bikaintasuneko ikerketaren eta prestakuntza aurreratuaren bidez, artikulatu egin beharko direnak zientzialarien eta eragile sozioekonomikoen arteko komunikazio eraginkor baten bidez. Gaur egungo mugak dira:
- ezagutza zientifikoaren hutsuneak, eta
- offshore sektoreko pertsonal kualifikatu premia larria.
Europako Batzordearen eskariz 2014-2020 urteetarako eskualde bakoitzak definitu duen RIS3 estrategiaren arabera, energia arloak esplizituki barne hartzen ditu energia eolikoa (offshore) eta olatuen energia.
Hori horrela, RENOVABLES proiektuak egitasmo aitzindari bat izan nahi du, hiru unibertsitate publikok bultzatua (UPV/EHU, Bordeleko Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa), sektore arteko lankidetza katalizatzeko, metodo, produktu eta zerbitzu berriztagarriak sortze aldera itsas baliabide berriztagarrietatik abiatuta.
Halaber, proiektu hau kokatzen da ere Akitania Berria eskualdearen trantsizio energetiko eta ekologikoaren ibilbide orrian (Neo Terra), eta gizarte zibilari eta lurraldeei lagundu nahi die trantsizio energetikoaren erronkak berenganatzen, energia berriztagarrien % 45aren helburura heltzeko 2030ean. Transferentzia modalitateak optimizatzeko, eragile sozioekonomikoen eta unibertsitate bazkideen transferentzia zerbitzuen esku hartzea ere bilatuko da (OTRI -Ikerketa Emaitzak Transferitzeko Bulegoa- Euskadin eta Nafarroan, eta SATT -Société d’Accélération de Transfert de Technologie- Akitanian).