Bultzatu egingo dira irakasleen ikerketa egonaldi laburrak eta ikasleen trukeak, eta areagotu egingo da Euroeskualdeko unibertsitateen ko-tutoretza pean dauden ikasleen kopurua; adibidez, hainbat programa akademikotan UPV/EHUren eta Bordeaux Universitéren tutoretza pean daudenak, Nafarroako Unibertsitate Publikora zabalduta. NUPek 3 doktorego programa ditu: Ekonomia, Enpresa eta Zuzenbidea Doktoregoa; Ekonomia, Antolakuntza eta Kudeaketa Doktoregoa; eta Komunikazio Teknologiak, Bioingeniaritza eta Energia Berriztagarriak Doktoregoa.
Nouvelle-Aquitaine-n, Sciences Po Bordeaux-eko "Trantsizio Ekologikoaren Gobernantza" (GTE) eta "Gaia Publikoan/Merkataritza Zuzenbide Publikoan aditua" (EAP/DPA) masterreko ikasleek RENOVABLES proiektuan parte hartu ahal izango dute jarduerak, Itsas Inguruneko Energia Berriztagarrien Erasmus Mundus Masterreko (REM) ikasleekin batera, berriki saritutako REM+. REM masterra 2020ko ATLANTIC PROJECT AWARDS sarirako izendatu berri da, eta irabazleak azaroaren 19an ospatuko den Atlantic Stakeholder Platform Conference (ASPC2020) ekitaldian jakinaraziko dira, non hautagaiek espazio birtuala izango duten konferentziaren barruan.
ISC-NUPren eta Estia eskolaren (Baiona) arteko elkarlanetik sortutako egitasmo honetan, enpresek erronkak planteatzen dizkiete ikasleei, diziplina anitzeko taldeen bidez ebatzi beharrekoak . Offshore teknologiarekin erlazionatutako desafioak proposatuko dira. 24h-innovation.org
Proiektu bat eskatu nahi da alor honetan MARIE SKŁODOWSKA-CURIE ACTIONS Innovative Training Networks (ITN) beken 2021ko deialdian. Proiektuko bazkide batzuk egitasmo horretako kide dira, Europako beste kide batzuekin batera. Eskaera iaztik prestatzen ari da eta proiektuko beste bazkideren bat gonbidatuko da parte hartzera.
ITSAS ENERGIAREN LATINOAMERIKAKO SAREA sortzea proposatu da, CYTED sareen barruan, lankidetza tekniko eta zientifikoko esparru bat sortzeko, azkartu egingo dituena ezagutzen trukea, esperientziak eta giza baliabideen prestakuntza eta katalizatu egingo dituena I+G+b-rekin lotutako egitasmo zehatzak, etorkizunean itsasoa aprobetxatzeko ondare energetiko berriztagarri gisa; halaber, lagungarri izango dena GJH7, 13 eta 14 betetzeko, berotegi efektuko emisio baxuko eta klima aldaketarekiko erresilienteak diren proiektuen bitartez. RENOVABLES egitasmoaren koordinatzailea izango da sare horren Espainiako ordezkaria.
Jarduera honetan, lankidetzan arituko da NUPen Energia Berriztagarrien Katedrarekin, 2021eko eta 2022ko martxoan egingo dena, helburutzat duena Itsas Energian adituak diren pertsonak elkartzea (akademikoak nahiz industrialak), beste bi eskualdeetako bazkideen partaidetza gehituz ponentzietan eta tailerretan.
Jarduera honetan, lankidetzan arituko da Itsas Energia Euskampus urteko Konferentziarekin, 2021eko eta 2022ko ekainean egingo dena, helburutzat duena Itsas Energian adituak diren pertsonak elkartzea (akademikoak nahiz industrialak), beste bi eskualdeetako bazkideen partaidetza gehituz ponentzietan eta tailerretan.
Aktiboki parte hartuko da 2021eko Euskampus Bordeaux egunean. 2020-21 ikasturtean, hamar urte beteko dira abian jarri zirenetik UPV/EHUren, Tecnaliaren eta DIPCen Euskampus Bikaintasun Campusa eta Mugaz Gaindiko Campusa Bordeleko Unibertsitatearekin. Urte horretako ekitaldia Bilbon izango da.
Oro har, RENOVABLES proiektuko bazkideek hizlari gisa parte hartzea planteatzen da, egitasmoa aurkezteko hiru lurraldeetako administrazioek antolatutako foroetan (Communautés d’Agglomération du Pays Basque, de La Rochelle, Foru Aldundiak, udalerriak, autonomia erkidegoa edo Eskualdea…), edo estatuko edota nazioarteko foroetan, zerikusia dutenak gai hauekin: energia berriztagarriak, itsas energia berriztagarriak, ekonomia urdina, itsas eta itsasertzeko baliabideak, lurralde lankidetza, mugaz gaindiko eta Unibertsitatea-Enpresa lankidetza.
Harremanak estutuko dira mugaz gaindiko TRANSMATH laborategiarekin, 2018ko abenduan sortu zena mugaz bi aldeetako erakundeen hitzarmen baten bidez: Bordeleko Unibertsitatea, CNRS eta Bordeleko INP, Frantziako estatuan, eta UPV/EHU-BCAM-TECNALIA, Espainiako estatuan. Itsas energia berriztagarrien ikerketa lankidetza honen ardatz garrantzitsuenetako bat da, baita JRL-ORErekiko lankidetzarena ere, itsas energia berriztagarrien ikerketa laborategi komuna dena eta 3 erakundek osatzen dutena: UPV/EHU-BCAM-TECNALIA.
Helburua da ikerketaren emaitzen maila handitzea, enpresa munduan eta oro har gizartean duten inpaktuari dagokionez, ikerketa alorreko loturak estutuz aldeen artean, haien arteko sinergiak aprobetxatzeko eta masa kritikoak sortzeko hitzartutako arlo zientifikoetan eta teknologikoetan.
Azkenik, indartu egingo dira egungo hitzarmenak sarbide libreko aldizkariekin (open-access journals), JCRen indexatutakoak (Journal Citations Report): hala nola MDPIren Journal of Marine Science and Engineering, Journal of Applied Sciences eta Energies, ELSEVIERen Applied Ocean Research eta Renewable and Sustainable Energy Reviews, Energy Reports, edo IOPSCIENCEren Environmental Research Letters, argitalpen zientifikoak bidaltzeko baldintza ekonomiko egokietan, RENOVABLESeko bazkideen ikerketan emaitza, orain arte egin den bezala.