Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

ITSAS ENERGIA BERRIZTAGARRIEN GAILUEN GARAPENA ETA TRL BAXU ETA ERTAINETAN MODELOKONPUTAZIONALAK ERABILIZ.

23/06/2022 | 12:00 - 19:00

Hizlaria: Josh Davidson Doktorea, Budapesteko Teknologia eta Ekonomia Unibertsitatea, Jariakinen Mekanika Saila.

Josh Davidson Townsville-n (Australia) jaio zen, non James Cook Unibertsitatean ikasi zuen. Bertan ere Doktoretza burutu zuen Ingeniaritza eta Zientzia Fisikoen Eskolan, titulua ohoreekin jasoz mailako lehena izateagatik. Maynooth-eko (Irlanda) Unibertsitateko Ozeanoen Energia Ikerketa Zentroko (COER) zuzendariordea izan zen, modelizazio hidrodinamiko ez-linealean eta olatu-energiaren bihurgailuen kontrolean lan eginez, baitazen bakizko olatu-tangen garapenean jariakinen mekanika konputazionala erabiliz ere. Offshore Energia Berriztagarrien Nazioarteko Sareko (INORE) batzordeko presidentea izan zen. Gaur egun, Budapesteko Teknologia eta Ekonomia Unibertsitateko Jariakinen Mekanika Saileko ikertzailea da Europar Batasuneko nonlinear Rock and Roll – Modeling and Control of Parametric Resonance in WaveEnergy Converters proiekturako diru-laguntza lortu duelarik.

 

 

Proposatutako jardueraren helburua da ikasleei itsas energia berriztagarrien (MRE) gailuen garapena eta optimizazioa ezagutaraztea, teknologiarako prestutasun maila baxu eta ertainean (TRL) modelo konputazionalak erabiliz. Hasierako fase batean olatuen tanga konputazional baten (NWT) esperimentazioaren onurak demostratu, gailuen errendimendu teknologikoaren handitzea (TPL) prototipo fisiko garestietan inbertitu aurretik, tankeetan eta ozeanoetan probak egin aurretik, ondoren NWT simulazioak egin proba fisikoen kanpainak osatzeko.

 


 

Ikastaroak gai hauek landuko ditu:

  1. NWTek duten eginkizuna MRE gailuen garapenean (2h).

– Optimizazio tekniko-ekonomikoa

– NWTaren indarguneak eta ahuleziak

  1. NWTaren ezarpena (1,5h).

– Hidrodinamika

– Azpisistemak (Amarratzea, PTO eta Kontrol Sistemak)

  1. Esperimentuak NWTean (1,5h)

 


 

12:00-14:00 – Josh Davidson Doktorea, NWTek duten eginkizuna MRE gailuen garapenean.

14:00-15:30 – Atsedena

15:30-17:00– Josh Davidson Doktorea, NWT arenezarpena.

17:00-17:30 – Atsedena

17:30-19:00– Josh Davidson Doktorea, Esperimentuak NWTean.

 

Xehetasunak

  • Data: 23/06/2022
  • Ordua:
    12:00 - 19:00
  • Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

  • Escuela de Ingeniería de Bilbao, Sala de Juntas del Edificio II de Industriales (P1I15)
  • Universidad del País Vasco, Ingeniero Torres Quevedo Plaza, 1
    Bilbao, Bizkaia 48013 España
    + Google Map
  • Phone +34946014024
  • View Egoitza Website